Balio Etikoak
Oxfameko bigarren fasea. Migrazioak egin dituzten pertsonen historioak irakurri eta landu.
Euskera
Lan koadernoarekin jarraitu.
Bardintasunean aukeratzen atalaren ondorioak lan koadernoan idatzi.
Nik zuekin drivean partekatutako etorkisunari buruzko fitxa bete eta lan koadernoan integratu.
Gizarte
Ariketak zuzendu. Laburpenak entregatu. Azterketarako eurek egindako eskemak erabili ahal dituzte
1. Lehen industria iraultzaren faktoreak
Industria
iraultza izateko, beharrezkoa izan zen aurretik hiru aldaketa gertatzea:
biztanleria haztea, nekazaritza hedatzea eta ekonomia pentsamoldea aldatzea.
XVIII. mendearen amaierako demografia iraultza
XVIII. mendearen amaierako demografia iraultza
§ Jaiotza tasa altua zen oraindik, baina
heriotza tasa asko murriztu zen
§ Biztanleria azkar hasi zen: demografia
iraultza.
§ Demografia hazkundearen ondorioz
kontsumoak gora egin zuen.
XVIII.
mendeko nekazaritza hedapena
§ Nekazaritza teknikak hobetu ziren.
§ Abeltzaintza eraldatu zuten.
§ Nekazaritza egiturak eraldatu ziren.
Jabetza pribatua.
Pentsamolde
berria
§ Liberalismo ekonomikoaren
ideologia hedatzearen ondorioz: ekimen pribatuen areagotzea, inbertsioak,
berrikuntzak, etekinen bilatzea, arriskuak hartzea…
1. Lehen industria iraultza (1780-1860)
Industrializazioa
Britainia Handian hasi zen XVIII. mendearen azken herenean, eta gero Europa
osora hedatu zen. Industrializazioaren lehen fasean, bi sektore nabarmendu
ziren: ehungintza eta siderurgia.
Industrializazioa: fabrika eta mekanizazioa
Industrializazioa: fabrika eta mekanizazioa
§ Lantegiak desagertzen dira eta beraien
ordez fabrikak agertzen dira.
§ Lehen makinak funtzionarazteko energia
iturri berri bat erabiltzen hasi ziren: lurruna. 1769an James Wattek lurrun
makina asmatu zuen.
§ Lanaren antolaketa aldatu egin zen:
lanaren banaketa.
§ Produktibitateak gora egin zuen eta,
ondorioz, produktuen prezioak jaitsi egin ziren.
Britainia
Handia, lehen industrializazioaren gune nagusia
§ Esku lan nahikoa eta produktuentzat
merkatu zabala zuen.
§ Burdina meategiak eta ikatz mineral ugari
zituen.
§ Pentsamolde liberal berria oso hedatua
zegoen.
Puntako
sektoreak: ehungintza eta siderurgia
§ Kotoiaren ehungintzak integratu zituen
azkarren berrikuntza teknikoak. 1800ean 35.000 pertsona inguruk jarduten zuten
kotoia iruten eta ehungailu mekanikoak erabiltzen hasi ziren.
§ Industria siderurgikoak garapen handia
izan zuen XIX mendearen erdialdean. Landare ikatzaren ordez ikatz minerala
erabiltzeak labe garai modernoak eraikitzea eragin zuen, non burdina findu
ugari ekoizten zuten. Burdin eskaria ehunkoiztu zen , material hori makina
berriak egiteko eta trenbideen eraikuntzarako behar zen.
1. Garraioen iraultza
Industria
ekoizpenak sekulako abiaduran egin zuen gora, baina garraio zaharrak
(belaontziak, diligentziak,…) motelak ziren eta ez zuten oso zama handiak
garraiatzeko ahalmenik. Garraio berriak behar ziren, merkataritza hobetzeko eta
fabriken hornidura zein salgaien banaketa bermatzeko. XIX mendean, egoera
aldatu zen: lurrun itsasontzia eta trenbidea sortu ziren.
Nabigazioaren goren unea
Nabigazioaren goren unea
§ 1807an, Fulton estatubatuarrak lurrun
motorrez propultsaturiko itsasontzien lehen linea komertziala sustatu zuen
§ 1830 eta 1880 urteen artean, burdinazko
kroskoak jartzen hasi ziren lurrun itsasontzietan ordurarte ohikoak ziren
zurezkoen ordez.
§ Ontzidiak espezializatzen hasi ziren:
1870ean hotz ganberez hornituriko itsasontzi bat heldu zen lehen aldiz
Amerikako kostaldera. Hortaz, produktu galkorrak oso urrutira garraiatzeko
aukera sortu zen.
§ 1869an Suezko kanala ireki zen. SAKONDU:
Ferdinand Lesseps, bere birraitona bat Baiona hiriko morroia eta Maria Neoburgo
(Carlos IIaren alagunaren) idazkaria izan zen.
Trenbidearen
aroa
§
1814an Stephenson ingelesak
lehen lurrun lokomotota egin zuen.
§ 1825ean, zama trenbideko lehen linea
inauguratu zen Ingalaterran.
§ 1830ean, bidaiarientzako lehen trenbidea
estreinatu zuten, Liverpool eta Manchester artekoa.
Garraioen
iraultzaren ondorioak
§ Merkataritzak hazkunde handia izan zuen.
§ Munduko ekonomia espezializatu egin zen.
Herrialde industrialak produktu manufakturatuen ekoizpenetan eta koloniek
lehengaiak saltzen zizkieten hauei.
§ Dieta hobetu zen: produktu galkorren
garraioagatik.
§ Emigrazioa erraztu zuen.
1. Bigarren industria iraultza
1870etik
aurrera, beste eraldaketa batzuk gertatu ziren munduko ekonomian: bigarren
industria irultza esaten zaie. Industria berri batzuk garatu ziren, beste
industria potentzia batzuk sortu ziren, bai eta industria handia ere, eta
ekoizpen sistemak aldatu ziren.
Industria berriak eta industria potentzia berriak
Industria berriak eta industria potentzia berriak
§ 1870etik aurrera energia iturri berriak
probatu zituzten: elektrizitatea eta petrolioa.
§
Sektore siderurgikoan,
Bessemer labearen asmakuntza.
§ Elektrizitate industria sortu zen.
§ Kimika industrian, zenbait lehengai
(petolioa, kautxua…) erabiltzen ziren produktu berriak sortzeko: botikak,
produktu sintetikoak (goma, tindagai eta koloragarri artifizialak), dinamita,
zeluloidea…
§ Garraioan, automobilak eta hegazkinak.
§ Britainia Handiak nagusitasuna galdu zuen
eta industria modernoak bi herrialdetan garatu ziren, batez re: estatu Batuetan
eta Alemanian.
Enpresa
handiaren eta banka modernoaren sorrera
§
Sozietate Anonimoak, akzioak.
Akzioak burtsan salerosten dira.
§ Bankuak ekonomiaren funtsezko elementu
bihurtu ziren.
Ekoizpen
sistema berriak
§ Taylorismoa. Lana ataza laburretan
banatzen zen, ataza bakoitzean lana zehaztasunez kronometratzeko.. Langile
bakoitza ataza jakin batean espezializatzen zen eta eginiko lanaren arabera
jasotzen zuen soldata.
§ Fordismoa. Produktuak langile batetik
bestera joaten ziren muntaketa kate baten bitartez.
§ Enpresa kontzentrazio prozesua gertatu
zen: Kartela, trusta eta holdinga.
1. Industrializazioaren ondorioak
biztanlerian eta hirietan
Industria
iraultza gizarte aldaketako prozesua ere izan zen. XIX mendean, biztanleriaren
hazkundea bizkortu egin zen, eta migrazio handiak izan ziren hirietara eta
itsasoz bestaldeko kolonietara.
XIX. mendeko demografia hazkunde bizkortua
XIX. mendeko demografia hazkunde bizkortua
§ Europak 1900 urtean 400 biztanle baino
gehiago zituen. Europako biztanleriaren %24,7, inoizko ehuneko handiena.
Kausak:
§ Heriotza tasaren bat bateko jaitsiera
eman zen.
§ Ugalkortasuna areagotu zen.
Hirietaranzko
migrazioak
§ Urbanizazio prozesu bizia eman zen
Europan.
§ Hiri asko fabriken inguruetan hazi ziren:
Manchester, Liverpool, Marseilla…
§ Hirietan auzo berriak eraikitzen hasi
ziren: zabalguneak, bertan burgesia eta gizarteko erdi mailako klaseak bizi
ziren.
Europarren
migrazioak beste kontinente batzuetara
§ 1800tik 1900ra Europako 60 bilioi
biztanlek beste kontinente batzuetara emigratu behar izan zuten.
§ Garraio berriek migrazioak erraztu
zituzten.
§ Europako emigrante gehienak Amerikara joan
ziren: Kanada, Brasil, Argentina eta AEB (%60).
§ Australia eta Zelanda Berria ere jomuga
garrantzitsuak izan ziren.
1. Klase gizartearen sorrera
Industria
gizartea klasetan banatzen zen: hau da, pertsonak beren ekonomia egoeraren
arabera taldetan bereizten ziren. Burgesia bihurtu zen klase nagusia
aristokraziak pribilegio gehienak galdu zituenean.
Legearen aurrean, berdintasuna; benetan, desberdintasuna
Legearen aurrean, berdintasuna; benetan, desberdintasuna
§ Biztanleria gizarte klasetan banatu zen,
eta estamentuak desagertu egin ziren.
§ Gizarte klaseak aberastasunen arabera
bereizten dira, ez pribilegioen arabera.
§ Oro har, goi klasea, erdi klasea eta behe
klasea bereizten direla esan daiteke.
Aristokraziaren
gainbehera
Burgesiaren gorakada
Burgesiaren gorakada
§ Burgesia industria gizarte berriaren klase
boteretsua bihurtu zen.
§ Burgesiak oso talde desberdinak hartzen
zituen bere baitan: enpresaburuak (industrialariak, negozio gizonak,
bankariak), errentadunak (beren ondasunen interesetik bizi zirenak), goi
funtzionarioak, militarrak eta zenbait lanbide liberaletakoak (abokatuak,
notarioak, medikuak…).
§ Burgesak hirietan bizi ziren, hirietako
zabalgune berrietan eta herriguneetako etxe hoberenetan.
1. Erdiko klaseen eta behe klaseen egoera
XIX.
mendeko berrikuntzen artean, burgesia txikia sendotzea (erdi mailako klasea)
eta langile klasearen sorrera ere aipatu behar dira. Hala ere, nekazariak ziren
oraindik talde ugariena.
Erdiko klaseak hedatzea
Erdiko klaseak hedatzea
§ XIX mendearen amaieran, erdi mailako klase
zabala sortu zen: burgesia txikia.
Langile
klasea
§ Langileek fabriketan egiten zuten
lan, soldata baten truke. Proletaritza edo proletalgoa deritzo klase honi.
Hitz honek jatorri bitxia du: semeak (prolea) dituztenak.
Nekazariak
§ Industrializazio gertatu arren, Europako
biztanle gehienak nekazariak ziren. Baina alde handiak zeuden eskualde batetik
bestera:
§ Europako iparraldean eta mendebaldean,
nekazari gehienak jabe txikiak ziren.
§ Hegoaldean, gutxi mekanizaturiko
latifundioetan lan egiten zuten askok, jornalari esaten zitzaien. Jornal
hitzaren jatorri eta bilakaera bitxia: Egun batean (jornada, journée) egiten
den lanaren saria, jornala = soldata. Era berean, jornala Katalunian erabiltzen
zen lurraren azaleraren neurria da, hori omen delako, hain zuzen ere, nekazari
batek egun baten landu dezakeen lur zatia. (http://usuarios.multimania.es/joanmiro/mes_de_superficie.htm)
§ Erdialdean eta ekialdean askok ezin izan
zioten jopu izateari utzi XX mendea hasi arte.
Langile mugimenduaren sorrera
Fabriketan milaka langile aritzea lagungarria izan zen haiek beren lan baldintzak gogorrez ohartzeko eta egoera hori hobetzen saiatzeko, ekintza kolektiboen bitartez. Mugimendu horiek bi ideologia berri izan zituzten oinarritzat: sozialismoa eta anarkismoa.
Langile mugimenduaren hastapenak
Fabriketan milaka langile aritzea lagungarria izan zen haiek beren lan baldintzak gogorrez ohartzeko eta egoera hori hobetzen saiatzeko, ekintza kolektiboen bitartez. Mugimendu horiek bi ideologia berri izan zituzten oinarritzat: sozialismoa eta anarkismoa.
Langile mugimenduaren hastapenak
§ Soldatapeko langileek bere lan eta
politika egoera hobetzeko eginiko ekintza kolektiboen multzoari langile
mugimendua deritzo.
§ Elkartzeko eskubidea Britainia Handian aitortu zen lehen aldiz 1824an. Geroztik langile elkarteak sortzen hasi
ziren: sindikatuak.
§ Langileen presio tresna nagusiena greba
zen.
§ Sufragio unibertsala ere eskatzen zen, garai
hartan langileek ez baitzuten boto eskubiderik.
§ Ikusi jarraian agertzen zaizkizun hitzen
jatorria: Trabajo, Eskirol, Sabotaje.
Ideologiak:
marxismoa eta anarkismoa
§ Langile mugimenduak bi ideologia zituen
oinarritzat: marxismoa eta anarkismoa. Bi ideologia horiek 1848ko iraultzak
gertatu baino lehen gertatu ziren.
§ Marxismoari Karl Marxengandik datorkio
izena, honek bere azterketetan Engelsen laguntza izan zuen.
§ Marxismoa: Klase arteko borroka, Iraultza,
Proletarioen diktadura, Gizarte komunista (klaseri eta jabetza pribaturik
gabeko gizartea eta estatuaren desagerpena).
§ Anarkismoa: (A-Kratos) Estatuaren kontra
egin zuten, eta pertsonen arteko elkarte mota boluntario bat jarri nahi zuten
bere ordez. Era berean, uko egiten zioten alderdi politiko eta hauteskundeetan
parte hartzeari.
Langileen
Internazionalak
1. Kultura aldaketa
Industria
iraultzak eragindako ekonomia eraldaketa izugarrien ondorioz, oso aldaketa
garrantzitsuak gertatu ziren, bai kulturan, bai ohituretan.
Errealismoaren garaia
Errealismoaren garaia
§ Behaketa gaitasuna.
§ Objektiboak izateko eta errealitatea den
moduan adierazteko gogoa izatea.
§ Beren garaiko gaiak lantzea eta eguneroko
bizitzako eszenak adieraztea.
Gizarte alfabetatuagoa
Ohitura berriak
Ohitura berriak
§ Tertuliak
§ Aisialdi forma berriak: udaldiko oporrak,
balnearioak, hondartzak…
§
Kirola: tenisa, futbola, txirrindularitza, golfa. 1896an aro modernoko lehen Olinpiar Jokoak.
SINTESIA
·
Industria iraultza sortzeko, aurretik hiru aldaketa gertatu behar izan
ziren: biztanleriaren hazkundea, nekazaritzaren hedapena eta mentalitate
ekonomiko aldaketa bat.
·
Industrializazioa Britainia Handian hasi zen XVIII. mendearen azkenen
herenean eta gero Europa osoan zehar hedatu zen. Industrializazioaren
lehenengo fasean bi sektore nabarmendu ziren:ehungintza eta siderurgia.
·
Industria ekoizpena abiadura handian hazi zen, baina antzinako
garraiobideak (belaontziak, diligentziak…) motelak ziren eta zama-edukiera
txikia zuten. Garraiobide berriak behar zirenmerkataritza
hobetzeko eta fabriken hornikuntza eta merkantzien banaketa
ziurtatzeko. XIX. mendean egoera aldatu egin zen: lurrun-itsasontzia eta trenbidea
agertu ziren.
·
1870etik aurrera, transformazio berriak sortu ziren munduko ekonomian, eta
horiek bigarren industria iraultza izenarekin ezagutzen
dira. Industria berriak garatu ziren, industria
potentzia berriak sortu ziren, enpresa handia agertu zen
eta ekoizteko era aldatu egin zen.
·
Industria iraultza gizarte-aldaketa prozesu bat ere izan zen. XIX. mendean zehar biztanleriaren
hazkundea azkartu egin zen, eta hirietara eta itsasoz
haraindiko kolonietara migrazio handiak sortu ziren.
·
Industria gizartea klasetan banatzen zen, hots, euren posizio ekonomikoak
bereizten zituen taldeetan. Burgesia klase menderatzailea bihurtu
zen aristokraziak ia bere pribilegio guztiak galdu zituenean.
·
XIX. mendeko berrikuntzetariko bat burgesia txikiaren finkapena izan
zen (klase ertaina) eta langileriaren agerpena. Hala
eta guztiz, nekazariek talde handiena eratzen jarraitu zuten.
·
Fabriketan milaka langile metatzeak bizi zuten lan-egoera gogorraren kontzientzia
hartzea eta ekintza kolektiboen bitartez hobetzen saiatzea eragin
zuen. Mugimendu hauek bi ideologia berritan oinarritu
ziren: sozialismoa eta anarkismoa.
·
Industria iraultzatik eratorritako transformazio ekonomiko handien
ondorioz, kulturan eta ohituretan ere aldaketa handiak sortu
ziren.
FUNTSEZKO IDEI ETA KONTZEPTUAK
·
Demografia iraultza.
·
Nekazaritza iraultza.
·
Liberalismo ekonomikoa.
·
Lehen industria iraultza:
lurrun makina, Britainia Handia, ehungintza, diderurgia…
·
Fulton eta Stephenson, Nabigazioa eta trenbidea.
·
Garraioaren iraultzaren ondorioak.
·
Sozietate Anonimoa.
·
Kartela, Holdinga., Trusta.
·
Taylorismoa.
·
Fordismoa.
·
Industrializazioaren ondorioak: demografia eta migrazioak.
·
Gizarte klasea eta estamentuzko gizartearen arteko desberdintasuna.
·
Burgesia.
·
Erdiko klasea, proletalgoa, jornalaria, jopua eta latifundioa.
·
Marxismoa eta Anarkismoa. (Sabotajea, lana, eskirola)
·
Errealismoaren garaia.
·
Ohitura berriak: kirola eta aisia.+
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina